Urbeltzen Dantza Ganbaren ikasturte berriko lehen saioa gaur arratsaldean 19:30etatik aurrera. Dantzan egiteko saioa sarrera librearekin.
#kafeantzokia #kultura #bilbo #urbeltzendantzaganbara
Eten musika estudio bilbotarrak bere 5. urteurrena ospatuko du ostegunean Kafe Antzokian. Bertoko sormen eta ekoizpen musikalaren topagune bilakatu den proiektua dugu. Urte hauetan Bilboko zein inguruko musika eszenari doinu eta soinu-nortasuna ematen jarraitzen du.
"Ez dot amaitu" deitzen da Amoranteren (Iban Urizar) lan berria eta ostegunean Kutxa Beltzan aurkeztuko duena. Herri musika, esperimentazioa eta elektronika uztartzen dituen proposamena da berea.
Aspaldiko partez THE SLACKERS talde estatubatuar mitikoa bueltan dator. Brooklyneko laukoteak hiru hamarkada baino gehiago daramatza jamaikar tradizioa -ska eta rocksteady, doinuak - 50 eta 60ko hamarkadetako R&B soinuekin maisuki uztartzen.
Garua tango elkarte bilbotarrak antolatzen duen tango topaketa izango dugu gaur arratsaldean Kanbalatxe Tango Orkestrak gidatuta.
🎟️ sarrerak.kafeantzokia.eus
MORODO, reggae eta dancehall eszenaren ikono handia Kafe Antzokira dator Okumé Lions bere ohiko bandak lagunduta. Larunbatean zuzenean!
Mestizajea, rocka, reggaea eta pop elektronikoa uztartuz, Kataluniako zein estatu osoko jaialdi nagusietako talde erreferente bilakatu dira BUHOS taldeko lagunak. Zuzenean, euren lelo erakargarriek eta ikusleekiko konplizitate handiak festarako giroa pizten dute.
Colectivo Panamera gure datoz dator bere erritmo tropikal eta mestizaje doinu alaiekin. Taldeak Karibeko eta Hego Amerikako soinuak —cumbia, boleroa edo calypso-a— rock eta pop ukituekin uztartzen ditu, xarma eta energia handiko ikuskizuna sortuz.
Euskal Herriko musika eszenaren aniztasun eta indarraren erakusle diren hiru talde. ODOLKIAK ORDAINETAN eta bere punk rock azkarra. Soinu esperimentalagoak eta ilunagoak jorratzen dituen proiektua da AJOU!. ATERI rock alternatiboaren eta melodia ilunen artean mugitzen dira.
Gaur iluntzeko 21:30etatik aurrera emanaldi berezia izango dugu Los 40 Cara A Laboral Kutxa BIZIAN ekimenaren eskutik. Euskal musika eszenako zenbait artista izango dira agertoki berean. Aiora eta Piti (Zea Mays), Alex Sardui, Modus Operandi, Süne eta Eider Saez artistek.
Fanna-Fi-Allah taldeak Qawwali musikaren tradizioa eta sufismoaren magia hipnotikoa eskeiniko dizkigu. Tahir Qawwal buru duen proiektuak hamarkadak daramatza Pakistan eta Indiako kantu sakonak munduan zehar zabaltzen.
Australiako Hoodoo Gurus talde mitikoa gurera dator. 80ko hamarkadaz geroztik rock alternatiboa delakoaren eszenan ezinbesteko izena. Rock’n’rolla, power pop melodia itsaskorrak eta psikodelia maisuki jorratzen dituzte.
Rüdiger proiektuarekin dator Felix Buff musikari lapurtarra disko berria aurkeztera. Willis Drummond taldeko kide eta sortzaileak pop psikodelikoa, folk kosmikoa eta alt-rocka uztartzen ditu lan berrian. Zuzenean, gitarra geruza hipnotikoak, bateria erritmo zurrunak…
María Escarmiento pop hiritar garaikidearen erreferente nagusietako bat bilakatu da. Bere estiloak mugarik gabe uztartzen ditu hyperpop futurista delakoa, reggaetoi iluna, pop melodikoa eta 2000ko hamarkadako elektronika soinuak.
⚡ Londrestik datorren The Speedways taldeak Erresuma Batuko power-pop eta punk-rock melodikoaren erakusle goren gisa finkatu du bere burua. Mike Cronenek gidatutako laukoteak 70eko eta 80ko hamarkadetako soinu klasikoak berpizten ditu.
AEBatuetako rock ‘n’ roll eta rockabilly eszenako erreferente nagusienetako bat den Deke Dickerson gitarrajole eta abeslariak bat egin du Bartzelonako Los Torontos taldearekin 50eko eta 60ko hamarkadetako soinu basatienak berpizteko.
🪗⚡ Buenos Airesen sortutako Kumbia Queers taldeak cumbia, punk-rock eta tropipunk delako doinuak nahasten ditu entzulea dantza egitera bultzatuz. Euren kumbiaren erritmoak punkaren espiritu errebelde, azkar eta kritikoarekin uztartzen dituzte.
Kenny “Blues Boss” Wayne piano-jotzaile eta abeslari estatubatuarra (Juno Sariaren irabazlea eta Blues Music Awardsetan hainbat aldiz saritua) gaur egungo boogie-woogie, blues eta R&B piano tradizioaren erakusle handienetako bat da.
Sartu da Iraila. Kurtso barria!
info +: kafeantzokia.eus
🎟️ sarrerak.kafeantzokia.eus
#kafeantzokia #musika #kontzertuak #kultura #bilbo




















