Pinned Tweet
"Komunikatzeko modu berri bat"
Hurrengo egunotan Euskarazko Wikipediak X-en eta Facebooken dituen kanalak itxiko ditu. Blog sarrera honetan azaltzen dugu erabakiaren arrazoia:
wikimedia.eus/2025/02/komuni…
Euskarazko Wikipedia retweeted
Edo gure buletinean izena eman:
wikimedia.eus/ikusgela/bulet…
Euskarazko Wikipedia retweeted
Hemen jarraitu gaitzakezu:
🔗Telegram t.me/ikusgela
🔗Mastodon mastodon.eus/@Ikusgela
🔗Instagram instagram.com/ikusgela/
🔗TikTok tiktok.com/@ikusgela
Gaurko egunez 1932an Finlandian lege lehorra indargabetu zen erreferendum nazional baten ondoren, non % 70ak indargabetzearen alde bozkatu zuen. eu.wikipedia.org/wiki/Lege_l…
Vajrayāna edo tantra budismoa, Budismoaren hirugarren eskola nagusia da, Hinayana eta Mahāyānaren ondoren. Indian eta inguruko lurraldeetan, Tibeten batez ere, zabaldu zen. eu.wikipedia.org/wiki/Vajray…
Tenpera pintura azkar lehortzen den margolaritza teknika iraunkorra da. Uretan disolbatzen den aglutinatzaile baten bidez lortzen da, gehienetan arrautzen gorringoa. eu.wikipedia.org/wiki/Tenper…
Gaurko egunez duela 110 urte Simon Arrieta Arostegi margolari gipuzkoarra jaio zen. Hamabost urte zituela hasi zen margotzen. Madrilen eta Parisen ibili bazen ere, Bergaran bizi eta lan egin zuen gehien. eu.wikipedia.org/wiki/Simon_…
Gaurko egunez 1904an Indar japoniarrek ezusteko eraso bat egin zuten errusiarrek kontrolatutako Port Arthurren aurka, gerra errusiar-japoniarrari hasiera emanez. eu.wikipedia.org/wiki/Errusi…
Goporra katilua baino ontzi zapal eta txikiagoa da, kirtenik gabekoa eta zopak hartzeko erabiltzen dena. eu.wikipedia.org/wiki/Gopor
Ardagai horia Polyporaceae familiako onddo espezie bat da. Europan eta Ipar Amerikan hazten den erlaitzeko onddo bat da (zuhaitzetan hazten diren onddoak). Euskal Herrian ere aurki daiteke. eu.wikipedia.org/wiki/Ardaga…
Gaur Sebastião Salgado brasildar argazkilariak 81 urte betetzen ditu da. Zuri-beltzeko argazkilaritzaren maisutzat hartua dena. 1998an, Arteetako Asturiasko Printzearen saria eman zioten. eu.wikipedia.org/wiki/Sebast…
Gaurko egunez duela 85 urte Walt Disneyren Pinocchio filma estreinatu zen. eu.wikipedia.org/wiki/Pinocc…
Aso Kujū Parke Nazionala Japoniako Kyushu uhartearen mendebaldean dagoen Parke Nazionala da. 1934an ezarri zen Aso Parke Nazionala eta 1986an izandako zabalkuntzarengatik Aso Kujū Parke Nazionala bihurtu zen. eu.wikipedia.org/wiki/Aso_Ku…
Kabuxa garroduna Blenniidae familiako arraina da, ipar-ekialdeko Ozeano Atlantikoan, Mediterraneon eta Itsaso Beltzan bizi dena. 15 zentimetroko luzera du. eu.wikipedia.org/wiki/Kabuxa…
Gaurko egunez 1812an Charles Dickens idazle ingeles ezaguna jaio zen. Haren lanen artean ezagunenak dira Oliver Twist, Eguberri kanta eta David Copperfield eleberriak. Halaber, hainbat istorio laburren egilea ere bada. eu.wikipedia.org/wiki/Charle…
Gaurko egunez 1959an Texas Instruments-eko Jack Kilbyk zirkuitu integratu baten lehen patentea erregistratu zuen. eu.wikipedia.org/wiki/Txip
Pretty Good Privacy (PGP) informazioa zifratzeko eta deszifratzeko programa informatiko bat da, konfidentzialtasun kriptografikoa eta kautotasuna bermatzen dituena informazio trukean. eu.wikipedia.org/wiki/PGP
Feldberg Alemaniako hego-mendebaldean dagoen mendia da, Alpeetatik kanpo herrialdeko altuena dena 1.493 metrorekin. eu.wikipedia.org/wiki/Feldbe…
Gaurko egunez 1871n Adelina Méndez de la Torre maistra, pedagogoa eta intelektual asturiarra jaio zen. Bilboko hezkuntzaren antolaketan eragin handia izan zuen. 1918an egin zen Eusko Ikaskuntzaren lehen batzarrean parte hartu zuen emakume bakarra izan zen. eu.wikipedia.org/wiki/Adelin…
Gaurko egunez 1887an "Otelo" Giuseppe Verdiren musika eta Arrigo Boitoren libretoa duen opera estreinatu zen Milango La Scala antzokian. eu.wikipedia.org/wiki/Otelo_…





















