
Lan-eskaintza Donostiako Gero Axular dantza taldean
📩 dantzan.eus/kidea/DantzanIka…
Ikasturte osorako kontratua, luzatzeko aukerarekin. Eskolak astelehen, ostegun eta ostiraletan emango lirateke, 20:00etatik 21:30era, Donostian, 16 urtetik gorako dantzarientzat.
Euskal Kultura? 18 urte eta gero hau!
✏️ dantzan.eus/kidea/aritz/eusk…
Nork dauka kulturaren txerra? Lukuren “Euskal Kultura?” liburutik abiatuta, kultura hegemonikoaren eta herri-kulturaren arteko aldeez, euskal dantzaren lekuaz edota dekolonizazio kulturalaz dihardu Aritz Ibañezek.
🗓️ Hemen datozen egunetako hainbat dantza ekitaldi:
dantzan.eus/agenda
Dantza-planak 04 Berastegi 2026 San Joan dantzak
📹 [BIDEOA OSORIK]: dantzan.eus/bideoak/dantza-p…
San Joan dantzak eta dantza-soka grabatu dituzte Berastegin Eneko Etxanizek eta Haitz Gurrutxagak San Lorentzo egunez, eta dantzarien kapitainak zenbait urrats azaldu dizkie.
Kontrapas 008 Patxi Laborda
🎧 ENTZUN: dantzan.eus/podcastak/kontra…
Erdi nahi gabean bilakatu zen dantzari. Dantzari eta folkloreari buruz ikertu nahi zuen. Bilboko Musika Eskolan eta Aikon dabil. Aurretik, Duguna eta Ortzadar, Irrintzin... Aritz Ibañezekin kontrapasean aritu zaigu.
Dantza-giroa Elgetako Udal Artxiboko argazkietan
📷 dantzan.eus/kidea/kajoitxu/e…
Adinekoak soka-dantzan eta soltean, plaza osoa dantzan edota poxpolin eta ezpata-dantzariak erretratuetan ageri zaizkigu Elgetako Udal Artxiboko argazkietan. @ElgetakoUdala
Argiago eta zoriontsuago egiten gaitu dantzak
✏️ dantzan.eus/kidea/osadantzan…
Estresa gutxitu, burmuina bizkortu, aldartea hobetu, bakardadea arindu eta harreman sozialak sendotzen dira dantzari esker, azken urteetako ikerketa zientifikoen arabera.
🗓️ Hemen datozen egunetako hainbat dantza ekitaldi:
dantzan.eus/agenda
Andoain: San Joan 1977 Axeri-dantza
📹 dantzan.eus/bideoak/andoain-…
Axeri-dantza Andoainen berreskuratu eta hurrengo urteko irudiak dira honakoak; Lizar-Makil taldekoek dantzatzen zuten garaikoak. Txistularien iristea, jokoak eta soka-dantza ageri dira.
Jainko, mito eta errituen artean
✏️📷📹 dantzan.eus/kidea/bikofi/x7
Estoniako mitologia, mozorroen eske errondak, soka-dantzak, herri-jantziak... aurkitu dituzte Iñaki Ahedo eta Arkaitz Pascuasek Tartu hiriko antzokia eta Estoniako Museo Nazionalera eginiko bisitan.
Guilcher 24 Luzaide 1965 Santiago eguna: Bolanteen dantzak
📹 dantzan.eus/bideoak/guilcher…
1965eko uztailaren 25ean Luzaiden hartutako irudiotan bolante talde bat agertzen da, festa egun horren aitzakian dantzan.
Kaskarotak, bolantak eta Lapurdiko dantzarien genealogia berria
✏️🎧 dantzan.eus/podcastak/on-dai…
“Tradizioa beti aurrera doa, eta gazteek nahi dutena egin behar dute, baina kodeak mantenduz eta kodeak haien erara aldarrikatuz eta aldatuz”.
Dantza taldeen memoria eta haurren transmisioa ardatz dituzten egitasmoak hautatu dira Sortutakoak Tradizionalean
✏️ dantzan.eus/kidea/Dantzagune…
@dantzagunea-ko "Sortutakoak Tradizionala" diru-laguntza Trebeska Kultur Elkartearen eta Duguna Iruñeko Dantzarien proiektuentzat.
Guilcher funtseko euskal dantzaren filmaketak aztergai Baionan
🗓️ dantzan.eus/albisteak/guilch…
Guilcher familiak 1960-70 hamarkadetan ikertu eta filmatu zituzten euskal dantzak aztergai izango dira azaroaren 18an Baionan ospatuko den kolokioan.
Herriaren hizkuntzatik sortutako ingurutxoak Artzibarren eta Lizoain-Arriasgoitin
🎧✏️ dantzan.eus/albisteak/artzib…
Helburua ez da izan dantza ikusgarriak sortzea, tokiko dantza-hizkuntzatik abiatuta herritarrek plazan egiteko eta gozatzeko moduko dantzak osatzea baizik.
Guilcher 23 Donamartiri 1972 Besta Berri
📹 dantzan.eus/bideoak/guilcher…
Arberoa eskualdeko Donamartiri (Nafarroa Beherea) herrian ospatutako Besta Berri ohitura ageri da irudiotan.
“X. Dantza Tradizionalaren Esker Onak” Euskaldunan kolkoan esan ezinik gordeak
✏️ dantzan.eus/kidea/anttonmari…
Saria jaso berritan Anttonmari Aldekoa-Otalorak eginiko gogoetak. Saria ez da Nirea dio, GUrea baizik.
Hona 2026ko Dantzan Topaketen egitaraua
🗓️ dantzan.eus/kidea/topaketak/…
Herri-kulturak hezkuntzan duen lekua, adinekoen dantza-praktikak, generoaren ikuspegia, dantza berrien sorrera edota dantzarien osasunaz arituko gara azaroaren 7an Eibarren.


















