Herriko saltokiei bultzada emateko helburuarekin antolatu du Elgoibarko Udalak Bizi bizixa bono kanpaina, eta 45 establezimenduk hartuko dute parte, gaurtik aurrera barrena.eus/elgoibar/1793358…
Lazkanok Rafael Amasorrain bergararra ordezkatuko du karguan barrena.eus/elgoibar/1793359…
Duintasuna elkarteak Urazandiko mendi-maldaren segurtasunari buruzko azalpenak eskatu dizkie Elgoibarko Udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari, eta gardentasuna exijitu barrena.eus/elgoibar/1793176…
Euskal Herrian ekoiztutako abentura filma da Inurri itsuak, Igor Legarretak (Leioa, 1973) zuzendua, eta girotuta ere halaxe dago, Euskal Herrian, zehazki 1930. urteko Bizkaian barrena.eus/elgoibar/1793286…
Panthera spelaea azpiespezieko lehoi batena da eskeletoa, eta Mutrikuko Burumendi Espeleologia Taldekoek aurkitu zuten Ormola Bide Ondoko Leizean barrena.eus/mendaro/17932252…
1976-1977ko ikasturtean eman zituzten estreinako eskolak Elgoibarko Batxilergo Institutuan, eta, horren harira, 50 urteotan eskolatik pasatu diren langile, familia zein ikasleak bildu ziren atzo Herriko Antzokian barrena.eus/elgoibar/1793268…
Sendo hasi du liga txapelketa Alcorta Forging Group taldeak eta lider jarri dira Euskal Ligan barrena.eus/elgoibar/1793194…
Azken urteotako ohiturari jarraituz, Gaba Beltza ospatuko dute Elgoibarren Domu Santu Egunaren bezperatan barrena.eus/elgoibar/1793264…
Ongizate emozionalari buruzko trebakuntza zikloko hirugarren hitzaldia emango dute eguazten honetan Elgoibarren, 'Presio akademikoa: nahikoa ez izatearen beldurra' izenburupean barrena.eus/elgoibar/1793094…
Morkaiko mendi taldeak Elgoibarko Herri Eskolako eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteeren denboraldia hasi zuten domekan barrena.eus/elgoibar/1793104…
Rüdigerrek kontzertua emango du ostiralean, hilaren 30ean, Mendaron. Hirugarren lan luzea duena aurkeztuko du bertan: Love is a muscle barrena.eus/mendaro/17930923…
Gotzon Garate Udal liburutegiak antolatuta, ahozko narrazio edo ipuin-saioa emango du Dorleta Kortazarrek, martitzen honetan (urriak 27), liburutegian. Helduentzako saioa izango da barrena.eus/elgoibar/1793026…
Lehen jardunaldian garaipena lortu zuen semeari erreleboa eman, eta ama gailendu da Euskal Herriko 36. Hiru Txirlo bola-joko txapelketaren bigarren jardunaldiko tiraldian barrena.eus/elgoibar/1793025…
Mendizaletasuna eta naturzaletasuna uztartuko dituen mendi irteera antolatu dute urriaren 8rako Gure natura ezagutuz egitasmoaren barruan: mendi irteera gidatua Iturrigorriko basoan barrena, Oñatin.
Izena eman behar da barrena.eus/elgoibar/1793023…
Hamalau talderekin ekin dio denboraldiari Sanlo Eskubaloi Kirol Taldeak. Guztira 267 jokalarik jantziko dute kamiseta zuri-gorria barrena.eus/elgoibar/1792749…
Herriko ostalaritza sustatzeko helburuarekin sortu zuten Elgoibarko ostalariek Aizu! elkartea, eta orain dela urte batzuk hasi ziren Aizu! Astea antolatzen. Hona aurtengorako prestatu duten egitaraua barrena.eus/elgoibar/1792675…
Azaroaren 11ko greba orokorra antolatu eta haren nondik norakoak azaltzeko deialdiak barrena.eus/debabarrena/1792…
Sinuosek antolatuta, kontzertua emango du, ostiral iluntzean, Mutrikuko Laumono musika taldeak, Aita Agirreko arkupean barrena.eus/debabarrena/1792…
Debabarrena eskualdeko 8 jatetxek sasoiko eta tokiko produktuz osatutako menu bereziak eskainiko dituzte 39 euroan, gastronomia, kultura eta natura uztartzen dituen egitarauaren baitan. #BARRENA-k bi menu zozkatuko ditu barrena.eus/debabarrena/1792…
#tripontziak #debabarrena #zozketa
Madrilgo Yllana antzerki konpainiak urtero egiten du bisita Elgoibarrera, kartelean dituzten antzezlanetako bat taularatzera. Aurten Madness komedia musikalarekin etorriko dira, barikuan barrena.eus/elgoibar/1792580…

