Hitzen Lihoa retweeted
Hitzen Lihoa zikloa egingo dute azaroaren 10etik 16ra, Oiartzunen
kultursharea.eus/hitzen-liho…
@HitzenL
HITZEN LIHOA 2025
Azaroaren 10etik 16ra oiartzunen
youtu.be/L4rkgQtDF9Q?si=2bhz…
Egitaraua eta informazio guztia: hitzenlihoa.eus
Kulturan hartzen du arnas euskarak eta horretan segituko dugu Hitzen Lihoko kideok; saretuta, komunitatean eraginez, kultur gerrilla gisa tokiko eskala nazionalarekin elikatuz eta alderantziz. Eskerrik asko aitortzarengatik, Iratxe Retolaza.💜
#Arnasguneak2025
Hitzen Lihoa retweeted
Saretuta gara edo ez gara. Doinuz eta elez, lihotar, lihante eta kulturzale oro, aurten ere azaroan ikusiko dugu elkar. @HitzenL
Oiartzungo Hitzen Lihoa Doinueleri batu zaio
Euskarazko azoka eta ekimenen sareak urteko egitarauaren berri eman du
eitb.eus/eu/kultura/osoa/966…
Hitzen Lihoa retweeted
Lihotarrok... ongi etorri Doinuelera! @HitzenL
Oiartzungo Hitzen Lihoa Doinueleri batu zaio
Euskarazko azoka eta ekimenen sareak urteko egitarauaren berri eman du
eitb.eus/eu/kultura/osoa/966…
Hitzen Lihoa retweeted
Jone Rubio eta Irati Majuelo Iratxe Retolazak gidatutako ‘Gorputz artistikoak eta literarioak espazio publikoan: desplazamendu feministak’ mahai ingurua ospatu zen ostiralean Oiartzunen. Hitzen Lihoak antolatuta @HitzenL
Hitzen Lihoko bertso saio literarioan, gorputza jarri dute gaur (eta nola) @onintzaenbeita @anereuzkitze, Alaia Martin eta Alaine Agirrek. Ederra gozatua! Eta honekin kitto #HitzenLihoa2024. Eskerrik asko partehartzaile guztiei eta ikus-entzuleei. 2025eko azaroan gehiago!
Hasi da Oiartzungo kontzejupean Alaine Agirreren 'Odol mamituak' liburuaren irakurketa jarraitua eta I. Hitzen Lihoa azoka ttikia . #HitzenLihoa2024 #Doinuele @metrokoadroka #1545Argitaletxea
I. Hitzen Lihoa liburu azoka ttikia antolatu dugu Oiartzunen. Igande goiz pasa etortzeko aitzakia baduzue.
#HitzenLihoa2024 #Doinuele
Larunbat iluntzerako plana: 'Artxibo biluzia'. Zer istorio nahi zenuke historiara pasatzera,?
Sarrerak: sarrerak.oiartzun.eus
#HitzenLihoa2024
Desplazamendu feminista hauen genealogia potente eta kirurgikoa ekarri digute Jone Rubiok eta Irati Majuelok, Iratxe Retolazak gidatuta. Nibela! #HitzenLihoa2024
BIHAR:
19:00etan, Gorputz artistikoak eta literarioak espazio publikoan: desplazamendu feministak mahai-ingurua Jone Rubio eta Irati Majuelorekin, Iratxe Retolazak gidatuta. #HitzenLihoa2024
'Bereiz liteke pentsamendua gorputzetik?' galdera horretatik abiatuta zinez hitzaldi interesgarria eskaini digu @iratizubiazz-ak gaurko pote filosofikoan. Elkarrekin pentsatzen aritu gara ondoren, ekintza xume bezain iraultzailean.
📷 Mendi Urruzuno #HitzenLihoa2024
Pote filosofikoaren txanda izango da gaur Hitzen Lihoan eta 'Berezi liteke pentsamendua gorputzetik?' elkarrizketa filosofikora gonbidatu nahi zaituztegu. @iratizubiazz-ek irekiko du bidea eta solasean arituko gara 19:00etatik aurrera Kastro Berri taberna. #HitzenLihoa2024
Mari Luz Estebanen manifestuarekin eman diogu hasiera aurtengo Hitzen Lihoari. "Haragizko herri" izaten asmatzen dugun bitartean, Eneko Gilen 'Vulnerable Triptych' ikerketa koreografikoaren muestra zinez interesgarria ikusi ahal izan dugu.
📸 Mendi Urruzuno #HitzenLihoa2024
Hitzen Lihoa retweeted
𝗛𝗜𝗧𝗭𝗘𝗡 𝗟𝗜𝗛𝗢𝗔 𝟮𝟬𝟮𝟰
Giro ederrean ekin zioten astelehenean aurtengo Hitzen Lihoari, Helduen Tailerreko 'Gorputz artean' pintura erakusketarekin.
Gaur, asteazkena 6, inauguratuko dute aurtengo edizioa.
👉Egitaraua osorik: hitzenlihoa.wordpress.com/
@HitzenL
Animatu!
BIHAR inauguratuko dugu HITZEN LIHOA karteltzar honekin: Mari Luz Esteban eta Eneko Gil. #HitzenLihoa2024
Giro ederrean ekin diogu aurtengo Hitzen Lihoari, Helduen Tailerreko 'Gorputz artean' pintura erakusketarekin. Asteazkenean inauguratuko dugu aurtengo edizioa Mari Luz Estebanen manifestuarekin eta Eneko Gil dantzari eta koreografoarekin. Egitaraua osorik: hitzenlihoa.wordpress.com/
Nagore Legarreta argazkilariak 'Gorputzen errebuelta' genero anitzeko argazki saioa egingo du #HitzenLihoa2024-ren barruan, eta GORPUTZAK BEHAR DITU.
Izena emateko, idatzi hitzenlihoa@gmail.com helbidera azaroaren 8a baino lehen, eta argibide guztiak bidaliko dizkizugu.
HITZEN LIHOA 2024
Egitaraua irudietan egunez egun.👇🏽
Gonbidapenak eta sarrerak: sarrerak.oiartzun.eus
Tailerretarako, argazki saiorako eta irakurketarako izen-emateak: hitzenlihoa@gmail.com
Egitaraua osorik: hitzenlihoa.wordpress.com/
📷 Nagore Legarreta









































