Gaur dira hamabost urte ETAk bere jarduera armatua behin betiko utzi zuela, eta azken egunetako atxiloketei buruz galdetuta hala esan du Arnaldo Otegik: «ETAk bere hitza bete zuen. Ez dakit nostalgikoak dauden, baina gu ez gara».
berria.eus/euskal-herria/ote…
Bi neska adingaberen bortxaketa ikertzen ari dira Gasteizen. Neskek salatu dute Aldabe gizarte etxearen atzealdeko aparkalekuan bortxatu zituztela. Ustezko bortxatzaileetako bat atxilotu dute.
berria.eus/euskal-herria/bi-…
Munduko herrialde garatuen zor publikoa BPGaren %107ra iritsi da, eta finantza kostuak ere handitu zaizkie: hiru bilioi euro ordaintzen dituzte soilik interes tasetan, adimen artifizialean eta energia berriztagarrietan inbertitzen dena baino gehiago. berria.eus/ekonomia/zor-publ…
🎧 Arbasoren baten etxean topatu duzu, egongelako arasategi beiradunaren goiko apalean: altxor bat erakusgai. Edo agian kaxa batean gordeta zegoen, oihal baten babesean. Gaur, Euskal Herriko Historia 100 objektutan saioan, 'Floriturak eskopetetan'👇
berria.eus/podcastak/100-obj…
ESKk «gazi-gozotzat» jo du Osakidetzako filtrazioen auziaren epaiketa hasiera.Hasiera batean auziperatutako hemeretzi akusatuetatik, bi baino ez dira iritsi epaiketara. Zortzi urteko ibilbide judizialaren ostean, gaur iritsi da epaiketara auzia.
berria.eus/euskal-herria/has…
Etxegabetzeek haur eta nerabeen segurtasuna, ongizate emozionala eta hezkuntza ibilbidea arriskuan jartzen dituzte. Gasteizko bi familiaren kasuek erakusten dute eskola komunitatea sostengu izan daitekeela, baina haurren eskubideak babesteko ez dela aski. berria.eus/euskal-herria/aba…
Espainiako Gorteetako hauteskundeetarako, Eneko Goia EAJren Gipuzkoako hautagaiak ez du baztertu PSOE barne duen gobernuarekin ados jartzea, «betiere egiteko hori EAJren proiektuaren barnean badago».
berria.eus/euskal-herria/ene…
Italiako Gobernuak armada baliatu nahi du protestak gelditzeko. Melonik bilerara deitu ditu ministroak arratsaldean, zein neurri hartu erabakitzeko.
berria.eus/mundua/armada-kal…
✍🏼 Jon Aleman Astitz: 'Iruñea eta Nafarroa, norentzat eredu?'. Irakurri osorik, hemen 👇🏼 berria.eus/iritzia/artikulua…
Emakumezkoei zein gizonezkoei hitz egiteko garaian hika bera erabiltzen da? Horrelako galderak dituzu erantzuteko #BerriaIkasgelaren #UlermenaLantzen atal berrian, ikasleek testu bat irakurri eta ondo ulertu duten neurtzeko galdetegian👇🏼
berria.eus/ikasgela/berriak/…
✍🏼 Felipe Etxetxikia Juanbeltz: 'Ilargia aurrean, eta hatzari so'. Irakurri osorik, hemen 👇🏼
berria.eus/iritzia/artikulua…
Gibelapenezko kartzela zigorra ezarri diete larunbateko Baionako mobilizazioetan egon ziren bi manifestariri. Bi lagun behin behineko atxiloaldian sartu dituzte haien auzi data iritsi artean, eta, beste bi ostegunean epaitzekoak dituzte.
berria.eus/euskal-herria/gib…
Laurak Batek altxor bat dauka etxe barruan. Laurak Bat Buenos Airesko euskal etxeak aspaldiko trinket bat dauka bere egoitzan, duela 122 urte eraikitakoa. Euskal etxeko kideek oso kutuna dute. berria.eus/kirola/laurak-bat…
✍🏼 Itxaro Borda: 'Adrenalina'. Irakurri osorik, hemen 👇🏼
berria.eus/iritzia/bira/adre…
🎧 Museoen deskolonizazioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Europan eta Euskal Herrian badago zer hausnartua horri buruz. Xalbat Alzugarai Etxeberri BERRIAko kultur kazetariak eman dizkigu gaiaren inguruko azalpenak👇
berria.eus/podcastak/berrike…
✍🏼 Iñaki Galdos Irazabal: 'Parte-hartzeak eta inplikazioak'. Irakurri osorik, hemen 👇🏼
berria.eus/iritzia/arkupean/…
🗣 Euskararen normalizazioren alde egiteko erakunde bat abiarazi du EHUk: Justizia Soziolinguistikorako Katedra. Euskara sustatzeko araudien eraiste betean, berebiziko garrantzia du. Iñigo Urrutia Libarona ariko da zuzendari. berria.eus/euskal-herria/hiz…
✍🏼 Onintza Enbeita: 'Molestatzea'. Irakurri osorik, hemen 👇🏼 berria.eus/iritzia/berben-po…
Nafarroan orain arte aurkitutako giza aztarnarik zaharrenak topatu dituzte Ultzaman. Gizonezko neandertal heldu baten aztarnak dira.
berria.eus/euskal-herria/naf…


